XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


a) Entitatearen izena, zeinetan Fundazioa izena agertuko baita.
b) Fundazioaren helburuak.
c) Fundazioaren helbidea eta horren iharduerak nagusiki garatuko diren lurraldearen esparrua.
d) Fundazioaren helburuak bete eta onuradunak zehazteko, baliabideak erabiltzeko oinarrizko erregelak.
e) Ondarearen destinoa, Fundazioa iraungitzen bada.
f) Gobernu eta ordezkaritza organoa, horren osaketa, fundazioko kideak hautatu eta ordezkatzeko erregelak, kargua uzteko arrazoiak, horren eskurantzak eta erabakiak eztabaidatu eta hartzeko modua.

6. artikulua.

- Aldaketak.

Fundazioaren eraketa eskritura edo Estatutuena aldatu nahi bada, horren berri eman beharko zaio Ekonomi eta Ogasun Departamentuari; horretarako eskrituraren kopia baimendua ekarri beharko da.

7. artikulua.

- Fundazioaren zuzkidura.

1. Zuzkiduran edozein motatako ondasunak eta eskubideak sartuko dira; zuzkidura kentzezina eta atzeraezina izateaz gainera, egokia eta nahikoa izan beharko du fundazioaren helburuak bete daitezen; behar den ikerketa ekonomikoarekin egiaztatuko da hori.

2. Ondarearen zuzkidura jarraian osa daiteke; horrela egiten bada, hasierako ordainketa ez da fundazioaren borondateak aurrikusita duen zenbateko osoaren ehuneko hogeita bortza baino ttikiagoa izanen; fundazioa eratzeko eskritura publikoa ematen den egunetik hasi eta bortz urteko epean ekarri beharko da gainerakoa.

Hori hala izanik ere, eskubideak direnean, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak epe hori handi dezake eskubide horien izaeraren arabera, beti ere ekarpen hori ziurtatzeko beharrezkoak diren bermeak eman ematen badira.

Halaber, legez zuzkiduratzat hartuko dira Fundazioa izaten den bitartean fundatzaileak edo patronatuak fundazioaren helburuei etengabe afektatutako ondasun eta eskubideak.